Arrazoi
berberagatik 2006. urtean sinatu zuten beste 3.200 pertsona baino gehiagorekin
bat egiten dute.
Nafarroan
hondakinak erretzea baimenduko lukeen inolako baimenik ez luzatzeko eskatzen
du, eta aldi berean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritutako eta
ingurumenarekin errespetutsuagoak diren kudeaketa eredutan inbertitzeko. Araban
garatzen ari direna adibide, zeinetan ez den ez erraustea ez balioztatzea
aurrikusten.
Edozein
modutan ere, Europako araudiak diona betez, erabakiak hartu aurretik
herritarren partehartze zuzenerako epea irekitzea eskatzen du, eta ez erabakiak
hartu ondorengo esposizio publiko mugatua soilik, errausketa ez diren beste
eredu batzuk ere aztertzeko, horrela Nafarroa osoan baztertua izan den
proiektua, atzerabiderik gabeko erabaki politikoz eta UPrS-a bezalako ezohiko
tresnen erabilera maltzurraren bidez inposatu gabe.
3Mugak Batera
Plataformak, Olaztiko FCC-ren porlandegian hondakinak
erraustearen/balioztatzearen aurka dauden 7.789 herritarren idatzi eman dizkio
Nafarroako Gobernuari. Historikoki erabatekoa izan hondakinak erraustearen
kontrako jarrera halaxe ezarri nahi izan den Nafarroako edozein tokitan.
“Pneumatikoak balioztatzeko Planta” Tuteran, “Energia Balioztatzeko Planta”
eraikitzeko asmoaren aurrean Tafallan eta hainbat modu eta izenpean beste toki
batzuetan ezarri nahi izan denean ere. Sakanako eskualdean ere, Udal guztiak
FCC-ren porlandegian erraustearen/balioztatzearen aurka ageri dira.
Soberan daude,
beti ere enpresei eta administrazioari komeni zaiona saltzeko erabiltzen diren
argudioak. Herritarrek badakite hondakinak beraien bizilekutik hain hurbil
erretzea ez dela inorendako ona, are gutxiago haur-populazioarendako, milaka
medikuk dioen bezala, isuri toxiko maila batzuk betez arriskurik ez dagoela
esatea, medikuntzari eta zientziari iruzur egitea besterik ez da eta.
Baina hau ezin
da soilik hurbiletik jasan behar duenaren arazoa izan, Nafarroa osokoa baizik.
Horregatik baztertu beharko litzateke betirako inork nahi ez duen hondakin
kudeaketa eredua, edo gutxienez, eztabaida zabal eta partehartzailea ireki beharko litzateke, hondakinak
kudeatzeko eredu desberdinak aztertu ondoren jendeak zer nahi duen erabaki
dezan.
Denok maite
ditugu gure seme-alabak, eta beraz, zer egingo genuke Altsasuko edo Olaztiko
herritarrek duten arazoa izango bagenu? Eta jakinik beste eredu bat posible
dela, zer egingo genuke, Olaztin bezala, herriko ikastetxea hondakinak,
araztegietako lohiak, pneumatikoak, ibilgailu zaharren plastikoak eta etor
daitekeen beste edozer erre behar duten porlandegitik 460 metrora bagenu?
Inork, eta
arrazoi osoz, bere etxe ondoan nahi ez duen zerbait inposatzea baino beste bide
arrazoizkoagorik ez dagoela onartzeari uko egiten diogu.
Nafarroako
gizarte osoari, bidegabekeria izugarri honi aurre egiteko eskatu nahi diogu,
eta Nafarroako Gobernuari, ez dezala Nafarroan hondakinak erretzeko inolako
baimenik luzatu, are gutxiago, Olaztiko Udalari dagozkionak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario