"Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen
saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu
desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen
hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen
zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak,
errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen
indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren
desabantailak... Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen
menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion
lekuan..."
Egilea: Debagoiena Zero Zabor taldea
2012ko apirila
YouTuben ikusi
No hay comentarios:
Publicar un comentario