Cementos Portlanden fabrikari baimenak emateko prozesua azkartzeko hitza eman du presidenteordeak
Erredakzioa
Iruñea. Berria
«Lehenbailehen». Olatzagutiko (Nafarroa) Cementos
Portland fabrikak hondakinak erretzeko baimena nahi du, eta hura jaso
ahal izateko prozesua «ahalik eta azkarren» egiteko konpromisoa hartu du
Nafarroako Gobernuko presidenteorde Roberto Jimenezek. «Fabrikaren
etorkizuna bermatzeko egin beharreko urratsa da, eta lehenbailehen egin
nahi dugu».
Izan ere, Portlandek bere zortzi fabriketako bi ixteko asmoa du, eta, hondakinak erretzeko aukerarik izan ezean, ateak itxiko dituzten bi fabrika horietako bat Olatzagutikoa izan daitekeela uste dute lantegi horretako arduradunek. Enpresa udalaz gaindiko sektore plana prestatzen ari da, hondakinak erre ahal izateko. Plan horren arabera, sei milioi euroko inbertsioa eginen luke enpresak, lantegia jarduera berri horretara egokitu ahal izateko. «Lehiakortasuna sendotuko luke horrela enpresak», azpimarratu du Jimenezek.
Sektore planaren zirriborroa ia prest du Portlandek, eta jaso bezain pronto, «ahalik eta azkarren» tramitatuko dutela hitzeman du Jimenezek. «Asmoa da fabrikako lanpostuei eustea».
Olatzagutiko plantaren proiektuak ez du herriko agintarien oniritzia jaso, eta herritarren artean ere kontrako jarrera eragin du. Hiru Mugak Batera plataformak behin baino gehiagotan salatu du egitasmoa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario