Buscar este blog

2012/09/01

Abian da UGSPa Nafarroako errauskailua Olaztin ezartzeko



Uztailaren 26an onartu zuen Nafarroako Gobernuak Portland-en hondakinak kudeatzeko proiektua Udalaz Gaindiko Sektore Proiektu (UGSP) gisa, horrela FCCk Olaztin duen porlandegian Nafarroako errauskailua inposatuz. Berriz ere Nafarroako Gobernuak, Iruñean Donapea auzian egin nahi duen bezalaxe, udal eskumenak gutxietsi ditu, horrela era berean  interes partikularren mesedetan eta guztion interes orokorraren kalterako erabakiak hartuz. Donapea auzian OPUSen alde lotsagabeki jokatzen badu, hemengo  kasuan hondakinen multinazinalaren mesedetan ari da, baina gainera, herritarron osasunaren eta eskualde osoko enpleguaren kontura. Iruñean alderdi politiko guztiak, UPN izan ezik, proiektu hori UGSP izendatzearen aurka agertu dira, “udal autonomiari eraso” moduan ikusten dutelako PSNko zinegotziek beraiek adierazi izan dutenez. Olaztin gauza bera gertatzen ari da eta horregatik eskatzen diegu koherentzia politikoa alderdi guztiei.


Pixkanaka agerian geratzen ari da Portland-en gezur handia. Jarduera honek ez du ez enplegu berririk sortuko ez orain dauden lanpostuak mantenduko ere,  taldeak Olaztiko 30 langile kaleratzeko hartutako erabakiak argi utzi duen bezala. Hondakinak erretzen dituzten porlandegietan areagotu egiten dira kaleratzeak, enpresaren helburua ahalik eta hondakin gehien erretzea bihurtzen baita eta ez porlana ekoiztea.
Europako zuzentarauak betetzera bideratutako berreskuratze eta birziklatze jarduerek, milaka lanpostu sortuko lituzkete, orain dela egun gutxi Nafarroako Gobernuko enplegu departamenduak berak adierazi duen bezalaxe.


Nafarroan herritarren aurka aurrera eraman daitekeen eraso handienaren aurrean gaude, adituek, teknikariek, UPNAk … idatzitako Nafarroako Hondakin Plan Integralak berak, ez du aurrikusten jarduera hori gure baiaran burutu daitekeenik, ez dituelako herriguneetara, akuiferoetara, Natur Parkeetara, … gorde beharreko distantziak betetzen, eta gutxiago oraindik hondakinak erretzeko porlana ekoizteko instalazio batzuk aprobetxatuz. Hondakin Planean proposatzen den instalazioa Tafallaldean kokatzen da, baina sortu duen erantzun soziala eta alderdi guztien kontrako jarrera ikusirik bertan behera geratu da.
Jakin badakigu, inguruko herritarrak izango direla kaltetuenak, beste inon nahi izan ez duten eta politikoen, garapen kontsortzioen, turismo eta landa etxe elkarteen, udalen… gaitzespena jaso duen  jarduera honen inposizioak ekarriko dituen ondorioak jasan behar izango dituztenak.
Guztion artean geldiaraziko dugu basakeria hau.

Errausketarik ez

No hay comentarios:

Publicar un comentario