Buscar este blog

2015/12/19

Iraungia Olaztiko bere instalazioetan hondakinak errausteko Portland-en UPrS-a.

3MB plataformak bere poza agertu nahi du Udalaz gaindiko Proiektu Sektorial (UPrS) moduan tramitatu zen hondakinak errausteko Olaztiko Portland-en proiektua iraungitzat ematen duen Nafarroako Gobernuaren erabakia dela eta.

Udalen borondate eta araudien gainetik pasatzea ahalbidetzen duen tresna honen gehiegizko erabilera murrizteko, berriz beste inori UPrS honek Portland-en errausketa proiektuaren eraginpeko herritarrei sortutako larritasunik eta egonezinik sor ez diezaion, beharrezko neurriak hartzeko eskatzen diegu dagokien administrazioei.

Orain hondakin errausketa, hartzen dituen izenak (energia balorizazioa, erregai alternatiboen balorizazioa) edo jarduera hori ezkutatzeko beste edozein eufemismo hartzen duela ere, Nafarroatik betirako kanporatzea lortzeko lan egin behar dugu. Eta horren harira, HEE (Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak) deiturikoen ekoizpenaz ohartarazi nahi dugu. Hondakinekin ekoitzitako gai hauek “erregai” bihurtzen dira eta errausteko gai diren edozein labeetan kiskaltzen dira, eta gainera “erregai” direnez, beste edozein Komunitate edo Estatutik inportatu daitezke.

Egun osatzen ari den Nafarroako Hondakin Planean (NHKPI) lanean ari da 3MB Plataforma beste talde eta erakunde batzuekin batera, eta aurrean dugun erronka, plan horrek hondakinekin prestatutako gaiak (HEE) erregai bezala labeetan erabiltzeko aukerarik ez jasotzea da, eta are gutxiago oraindik, horretarako Nafarroa kanpotik inportatzea.


Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu herritar guztioi, Sakanan sekula ezagutu gabeko gaitzespena sortu duen proiektu honen aurka egindako mobilizazio guztietan adierazitako babesagatik, hauxe izan baita inolako ezbairik gabe lortutako guztiaren arrazoi nagusia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario