Azaroaren
27, 28 eta 29an egin da Bartzelonan errausketaren aurkako eta zero zabor
egitasmoaren aldeko II. Nazioarteko Topaketa eta bertan parte hartu du Olaztiko
Portland-en zementu-fabrikan erraustearen aurkako 3MB (Hiru Mugak Batera)
Plataformak. Hauexek izan ziren bertan eztabaidatutako gaiak laburki jasorik:
Estatuek hondakin errausketa zementu-fabriketara
bideratzearen alde egiten dute.
Horrela,
bide batez errausketa planta eraikitzeak duen kostuaren arazoa saihesteaz gain,
herritarren erantzuna ere apaltzea lortzen dute, oro har herritarrek jarduera
honen arriskuaz ohartu arren, nahi gabe ere urte luzez ezagutu duten
zementu-fabrika baten ekoizpenarekin nahasten dutelako.
HEEa (Hondakinetatik Eratorritako Erregaia).
HEEak
errausketazaleen laborategitik ateratako kontzeptu berri bezala definitu dira,
lehenago “energia balorizazioa”-rekin eta beste kontzeptu batzuekin gertatu den
bezalaxe. Orain horrela, hondakinekin prestatutako gai hori zementu labeetan,
errauskailuetan, energia elektrikoa ekoizteko plantetan, … errausteko erregai
bihurtzen dute. Gainera lotsagabeki herritarrak engainatu egiten dira
(hondakinak hondakin izateari utzi eta erregai bihurtuz) eta aldi berean
nazioartean edota erkidegoen artean hondakinak salerosteko mugak gainditu
egiten dira.
Errausketa ez da konponbide. Zero zaborren aldeko
apustua.
Ekoizten
den material orok birziklagarria behar luke eta horrek materialak
berreskuratzean oinarritutako ekonomia zirkularra indartuko luke alegia. Badira
nazioartean zero zabor helburuak neurri handian lorgarriak direla egiaztatzen
duten esperientzia ugari. Japonian, AEBetan, Mexikon, Italian, Eslovenian,
Ugandan, … ingurumen hezkuntza programak, gaikako hondakin bilketa, gai
ez-birziklagarrien berdiseinu industriala, e.a. ezartzen ari dira eta lortzen
ari diren emaitzak ikusgarriak dira.
Horrekin
batera hondakin errausketa zigortuko duen legeriaren alde egin behar da, jarduera
horregatik gaixotzen direnen zainketa eta tratamenduek sortzen duten gastua
arduradunen gain jarriko duena, hau da,kutsatzen duenak benetan ordain dezala
egiten duen kaltea.
Bestalde
Hondakin Prebentziorako Legea bultzatu behar da, ekoizlearen ardura sustatu,
erabilera bakarreko produktuen ekoizpena debekatu (plastikozko poltsak, kafe
kapsulak, …) eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea helburu izango duena.
3MB
Plataformak topaketa honetan eztabaidatutako guztia kontuan hartu beharko
litzatekeela uste du, are gehiago, Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan
Integral berria egiten ari den garai honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario