Buscar este blog

2011/11/26

3mugak batera plataformaren aurkezpena

Altsasu, 2011/11/26

Gaur goizean Altsasun 3mugak batera plataformaren aurkezpena izan da, zeinean Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresan hondakinen errausketaren aurkako Sakanako, Goierriko, Arabako Lautadako, Ameskoako eta Lizarraldeako herri plataformak biltzen diren. Manifestu bat ere ezagutzera eman da, hainbat alkatek, hautetsik eta herri kolektibo eta eragilek sinatu dutena.

 
3mugak batera plataforma berria, Olaztiko porlandegian aurrera eraman nahi den hondakin errausketrena kontra lanean ari diren Arabako Lautadako, Goierriko, Ameskoako eta Sakanako taldeak biltzeko asmoz sortzen da. Bere helburuen artean dago gure ingurumena babesteko eta eraginpeko eskualdeetako herritarren osasuna zaintzeko elkarrekin ekimen desberdinak sustatzea, eta Cementos Portland Valderrivas enpresak Olaztin ezarri nahi duen errausketa proiektua saihestea.

 Bestalde, bere ezaugarriak kontuan harturik, etorkizun haundiko beste sektore indartsu eta sendo batzuen garapena eta biziraupena ere kolokan jartzen ditu proiektu honek, hala Nola, nekazaritzako elikagaiena, abeltzaintza eta turismo sektorea.
 
Sentsibilizazio eta ingurumen-hezkuntzako kanpainak ere burutuko ditu eta murrizketan, berrerabilpenean eta birziklatzean oinarritutako hondakin kudeaketa ereduak eta errausketaren ondorioz sortzen diren arazoak ezagutarazteko eta ingurumenaren kalterako izan daitekeen beste edozein erasoren kontrako ekimenak sustatuko ditu.

 Ekimen hauen artean sartzen ditugu besteak beste bideo ekoizpenak egitea, gaiaren inguruko bloga argitaratzea, hitzaldi informatiboak eskaintzea, sinadura bilketak burutzea, mendi eta txirrindula ibilaldiak antolatzea eta herri mobilizazioak deitzea. Aldi berean iragarri nahi dugu, Nafarroako Gobernuak zaborren multinazionala den FCC enpresari bere lantegiko porlan ekoizpen labeetan hondakinak erretzeko emandako baimen berriaren aurkako helegitea aurkeztu dugula auzitegian.
 
Gure indar guztiak bilduko ditugu errausketa ez dadin Nafarroan Sakanako eskualdea erabiliz ezarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario