Hondakinen multinazionala den FCC enpresak emandako azken urratsek ez dute adierazten Olaztiko porlandegian martxan jarri nahi duen hondakinak errausteko proiektua baztertzeko inolako asmorik, inguruko zonaldeetako, hau da, Sakanako, Ameskoako, Lizarraldeko, Arabako Lautadako edo Goierriko udalek hala eskatu badiote ere.
Horren ordez, liskarraren aldeko apustua egiten du eta ez bere eraginpeko zonaldeen borondatea errespetatuko zuelako konpromisoa betetzearen aldekoa. Hori gainera, orain Nafarroako gizarteak Energia Balioztatzeko Planta (errauskailua) bertan behera uzteko erabakia pozik eta itxaropentsu jaso duenean eta errausketa labeak baztertzen dituzten beste kudeaketa eredu batzuk berpizteko nahia eta konfiantza adierazi duenean, berriz ere Nafarroa ingurumenarekin askoz ere errespetutsuagoak diren ereduen erabiltzaileen burura itzul dadin. Horren harira nahikoa da gure ingurura begiratzea, Aragoiko edo Arabako hondakin kudeaketa planek nola ez duten energia balioztatze eredua onartzen ikusteko. Gauza bera egin dezala eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari.
Baina ezin da ahaztu, Nafarroako Gobernuan kargu garrantzitsuak bete izan dituzten pertsona berberak direla gaur egun FCC enpresako goi zuzendaritzako kideak. Horrela bai ulertzen da, enpresak bere hitza jatea eta nahiz eta Lehiakortasunerako Batzorde Nazionalak egiaztatutzat eman Portlandek bere jarduera iruzurtiekin enpresariak eta langileak hondatu dituela eta zergak ordaintzen ditugun guztioi eta bereziki Nafarroako administrazioari iruzur egin diola, hala ere bere porlandegiko labeak eskaintzea, berriz ere murrizketan, berreskurapenean eta birziklaian oinarritutako beste eredu batzuei zilegi ez den lehia eginez.
FCCren porlandegian erraustea bidegabekeria litzateke arrazoi ugarirengatik, besteak beste, kokapena, herrietara eta parke naturaletara distantzia, ur iturburuak, … Eta horretaz gain, guk ere, Sakanan jarduera hau babesten duten alderdiek beste toki batzuetan jarduera bera burutzearen kontra erakutsi dituzten arrazoi berberak ere baditugu. Lotsagarria.
Herritar guztiak animatu nahi ditugu martxoaren 24an 18:00etan Altsasuko Netto merkatalgunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera, …
...basakeria hau geldiaraztea posible delako eta, ....
… gure eta gure seme-alaben osasunaren, ingurumenaren , gure baliabideen eta guztion enpleguaren etorkizuna gure esku dagoelako.
Altsasun 2012ko martxoaren 10ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario