Buscar este blog

2011/09/23

Olaztiko Udalak onartutako mozioa

Sakana Bizirik plataformak Olaztiko Udalaren udalbatzan aurkezten duen mozioa


Joan zen uztailaren 16an, Portland enpresak bere Olaztiko lantegian errausketa-balioztatze jarduera martxan jartzearen aurka Altsasun izandako manifestazio haundiak, lehendik 3.200 sakandar baino gehiagok beren sinaduren bidez jarduera hori abiaraztearen kontra adierazitako nahiarekin bat egin zuen.

Olaztiko Udalak, Altsasukoak eta beste batzuk bezalaxe, argi eta garbi esan du ezetz, Tafallako udalak eta lehenago Tuterakoak ere eskualde horietan eman zitekeen hondakin erretze-balioztatze energetiko jarduera bati ezetz esan zioten modu berean.

Gogoratu behar da baita ere aurreko udalen aurkako jarrera, alkatetza bera PSN-ren esku egon zenean aurkeztu zituen udalak porlandegiko instalazioetan hondakin errauste jarduera egitearen kontrako alegazioak.

Hau dena ikusirik, eta aurretik udalak eta herritarrek onartzen ez duten proiekturik ez inposatzeko konpromisoa hartu ondoren, ez da inondik ulertzen orain enpresak asmo horrekin jarraitu nahi izatea.

Horregatik guztiagatik, hauxe erabakitzea eskatzen dugu:

-Lehenik. CPV-ri, gizarteak nabarmen errefusatzen duela, bere labeetan hondakinak erretzeko proiektua adieraztea.

-Bigarrenik. Modu berean, bere konpromisoa betetze aldera, udalerri osoan hondakinak erretzea debekatzen duen araudian jasotzen den udal autonomia onar dezala, udalarekin ondo konpontzeko adierazgarri gisa arauak bete dítzala eta Olaztin hondakinak erretzeko proiektua bertan behera utz dezala eskatzea.

-Hirugarrenik. Olaztiko CPV-ri udal-erabaki honen berri ematea.

 
Olaztin, 2011ko irailaren 19an

*Mozio hau 2011/09/22an izandako udalbatzan onartu zen. Aldeko 5 boto (Bildu), kontrako boto 1 (PSN) eta 2 abstentzio (PSN)  jaso zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario