Buscar este blog

2011/09/05

Sakana Bizirik plataformaren prentsaurrekoa


Mehatxuak salatu eta Olaztin errausketa geldiarazteko konpromisioa berresteko Sakana Bizirik plataformaren prentsaurrekoa

            Mundu guztian eta zehazki porlandegiak errauskailu bihurtu nahi izan dituzten tokietan herri mugimenduek aurrera eramandako borroketatik zerbait nabarmentzekotan, bertan lanean inplikatutako eragileen aniztasuna aipatu beharko genuke, eta interes politikoak alde batera utzirik elkarrekin osasunaren eta beraien zonaldeko garapenaren alde lan egiteko gai izan dira. Hortxe ditugu besteak beste Kordoban, Huelvan, Madrilen, Kantabrian, Katalunian, Gipuzkoan, Gaztela Mantxan, Gaztela Leoin... porlandegietan errausketa burutzeko proiektuen aurrean eman diren eta ematen ari diren borroko eredugarriak. Eta hain urrun joan gabe ikusi dugu nolaTafallan edo Tuteran herritarrak eta alderdi politiko guztiak aurka agertu diren eskualde horietan errausketa proiektu bat ezarri nahi izan denean.

            Uztailaren 16an Olaztiko Cementos Portland-en hondakinak erraustearen kontra egindako manisfetazioa, inoiz Sakanan egindako mobilizaziorik jendetsuena izan zen. Horrek agerian uzten du errausketa jarduera honek gizartearen gehiengoaren gaitzespena jasotzen duela. Aldi berean gaitzespen jarrera hau herritar talde zehatz bati egotzi nahi izateak ere nabarmen huts egin du.. Adin eta sentsibilitate desberdineko milaka pertsonek bat egin zuten Altsasun, sigla eta iritzi politikoen gainetik osasun eskubidea aldarrikatzeko.

            Horren aurrean, azken aldian ikusi dugu nola Olaztiko porlandegiko zuzendaritzaren hurbileko sektoreek mehatxatu eta hertsatu dituzten errausketaren aurkako taldeetako kideak beraien herrietan.

            Ez da harritzekoa enpresako zuzendaritzak errausketaren kontra daudenen aurrean jarrera bortitzagoak erakusteko eskatu ondoren, plataformako kideen aurkako mehatxuak gertatu izana, mehatxu zuzenak errausketaren aurkako mugimenduko kide bati bere etxean bertan agertuz, mehatxu eskutitza beste kide bati eta bere familia guztiari eta beste batzuen kontra indarkeria erabiltzeko deialdiak.

            Gizarte anitz, demokratiko eta errespetudun batean lekurik ez duten ekintza eta metodo hauek salatu nahi ditugu, mehatxuaren eta beldurraren bidez gehiengoaren borondatearen kontra proiektu bat inposatu nahirik eta herritarren arteko bizikidetza larriki kaltetuz. Sakana Bizirik plataformak, beste behin, inposaketaren eta mehatxuen gainetik arrazoiaren aldeko apustua egiten du.

            Eta ekintza hauen guztien larritasuna ahaztu gabe, are gehiago egiten diren zigorgabetasun giroa kontuan harturik, benetan kezkatzen gaituena Olaztin errausketa proiektu hau aurrera eramatea da, hauxe delako biztanleondako eta gure eskualdeko etorkizunerako mehatxurik larriena.


Olaztin, 2011ko irailaren 3an


No hay comentarios:

Publicar un comentario