OLAZTIKO ERRAUSKAILUARI EZ
Araban ondorioak pairatuko lituzken eremuko elkarte nahiz norbanakook honakoa adierazi nahi dugu Olaztiko FCC taldeko Cementos Portland Valderrivas enpresak porlana ekoizteko bere jarduera hondakin-errauskailu batekin osatzeko dituen asmoen aurrean:
* Errausketa hondakinak tratatzeko modurik sostengaezin eta arriskutsuena da, osasuna larriki kaltetzen duten isurpen kutsakorrak eta toxikoak (metal pisutsuak, dioxinak, furanoak, berotegi-efektua duten gasak, gas azidoak…) sortarazten ditu, asma, bronkitisa, biriketako gaitzak nahiz gaixotasun kardiobaskularrak eraginez.

* Porlandegietako hondakin-errausketa are kaltegarriagoa da lantegi hauek ez baitaude funtzio horretarako prestatuta, errekuntza akastunago bihurtuz. Gogoan izan British Society for Ecological Medicine-k 2008ko ekainan ateratako ondorioak: “Porlan-labeak osasunean ondorio larriak eragiteko gai dira. (...) Harrigarria da hauek baimentzea, eraginik handiena, halabeharrez, gizarteko kide kalteberenak pairatuko baitute.” * Errausketa proiektuarekin aurrera eginez gero, osasun gaitzak, natur-baliabideei dagozkienak eta elikadura segurtasun eza larriak izango lirateke. Instalaziotik zenbait udalerrietara dagoen distantzia hain da laburra (Bakedano 9km, Larraona 13km, Lezaun 20km, Deierri eta Gesalatz ibarrak 25km, Ega ibarra 23km, Lizarra 26km, Lana ibarra 16km, Jaitz 28km, Metauten 22km, Mendaza 25km, Ollo ibarra 28km, Allin ibarra 21km) erasan zuzena jasoko zutela.
* Halaber, azpimarragarria da baliabide-naturalen gaineko eragina, bereziki Aitzkorri-Aratz Natur-Parkea, Aralar, Urbasa edo Natura Sarea 2000 barnean dagoen Entzia bezalako eremu babestuak dituen eremu batean baita lehen sektorearen gaineko ondorioak ere, nekazaritza dela edo Idiazabal Jatorrizko Izendapena duen gazta dela.
Gure esku dago osasunaren, natur-baliabideen eta Araba, Gipuzkoa nahiz Nafarroako aipatu eskualdeen oinarri ekonomikoaren kontrako eraso hau galaraztea. Informazio hau zabal ezazu eta lagun gaitzazu egitasmoa geldiarazten.
LIZARRALDEA ERRAUSKETAREN KONTRA
No hay comentarios:
Publicar un comentario