Iragan maiatzaren 26an Nafarroako Gobernuak Cementos Portland Valderrivas enpresak porlana ekoizteko zuen baimena aldatu zuen, orain hondakinak erretzeko jarduera berria bere Olaztiko lantegian martxan jartzea ahalbideratuz.
Hau hondakinen multinazionala eta enpresaren jabea den FCC-rentzat aurrerapauso garrantzitsua izan da, orain zonalde osoko biztanleen osasunaren bizkar etekin ekonomiko haundiak lortuko baititu.
Errausketa hondakinak tratatzeko erarik arriskutusena eta jasangaitzena da. Larriki kaltetzen ditu gizakion osasuna eta ingurumena eta bere eraginpeko eremuen baliabideak suntsitzen ditu. 33.000 mediku eta zientzialarik, Europako Parlamentuaren aurrean aurkeztu duten manifestuan hondakinen errausketak gizakion osasunerako, animaliendako, landareendako, ur eta airearendako dakartzan arriskuez ohartarazten dute.
Porlandegi-errauskailu batean hondakinak erraustea, dioxina eta furano hirugarren igortze iturri nagusia eta metal astun bigarren igortze iturri nagusia da, minbizi eragile nagusiak direnak eta zeinen aurrean ez dagoen esposizio babes maila segururik. Kutsatzaile hauek erraztasunez zabaltzen dira igorpen puntutik kilometro askora eta kontsumitzen ditugun produktu kutsatuen bidez (barazkiak, esnea, haragia, ura) gizakiongan pilatzen dira.
Hainbat nekazal enpresek hondakinak erretzean sortzen diren emisioen guneetatik 15 km-ko erradioan ekoizten diren produktuak erosteari uko egiten diote eta Europako zenbait estatutan eremu horietan elikagaiak ekoiztea eta merkaturatzea debekatu dute. Bertan gainera nekez iraungo dute bizirik nekazal turismoko, ostalaritzako... beste jarduera batzuk.
Hauexek dira Portland enpresatik hainbat herritara dauden distantziak:
Agurain: 15,92 Km Zalduondo:12,31Km Eulate:11,15Km
Asparrena: 10,44 Km Amescoa Baja: 9,15 Km Etxarri Aranatz: 11,30 Km
Idiazabal : 15,22 Km Zegama: 13,37 Km Ataun: 13,88 Km
Errausketaren aurrean hondakinak tratatzeko alternatibak badira, hondakinak gutxitzean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritzen direnak. Atez ateko bilketa emaitza ikusgarriak lortzen ari da, errausketaren premia bertan behera utziz.
Datorren uztailaren 16an 19:30ean manifestazioa aginen da Altsasun (Netto-ko aparkalekutik abiatuta) Olaztiko porlandegian erruastea salatzeko.
Ekainaren 30ean Araiako Udalbatza Aretoan gai honi buruzko hitzaldi informatiboa izanen da eta bertan parte hartuko dute:
Alberto Frias, Lurra-ko kidea eta Olaztiko Sakana Bizirik Plataformako kideak
No hay comentarios:
Publicar un comentario